XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hutsegiten bazuen Ezezagunak kaxara pasatzen zituen hitz horiek.

Ezezagunak kaxan ezagutzen zituen hitz guztiak Ezagunaken jartzen zituen.

Bi ikasleok beren irakasleak ohartzen ez ziren zerbait atzeman zuten: ikasketa eraginkorra izan dadin, arreta jarri behar zaie ikasleen ikasketa prozesu propioei.

Liburu hau prozesu honekin lan egiteko egin ditugun saioei eskerrak hazi da.

Hitzekiko harremanak

Hizkuntza arrotz bat ikasterakoan, gauza asko sar daitezke ikaskuntza bidean.

Jendeak sentipen bortitzak ditu hitzei buruz, askotan adierazten ez baditu ere.

Zein hitz duzu nahiago ondokoen artean etxea-rentzat?.

Jar iezaiezu zenbakia preferentzi ordenaren arabera:

Hainbat gauzak eragingo zintuzten: imajinatutako hotsek; hitzak orrialdean duen itxurak; hizkuntzari buruzko sentipenak; beharbada etxea lurrikara batek berriki hondatu izanak; noizbait zuk hitza oker erabili eta jatorrizko hiztun batek zuri barre egin izanak....

Hiztegia ikastea harreman-prozesu gisa hartzen dugu guk; xede-hizkuntzako hitzekin lagunak egitea bailitzen deskriba liteke.

Zergatik gertatzen ote ikasle batek hitz bat berehala gogoratu ahal izatea, itxuraz inolako zailtasunik gabe, eta aldi berean ikasitako beste bati lekua ukatzea haren adimenean?.

Ez al ditugu berdin galbahetik iragazten jendea eta aurpegiak?.

Doi begiratu batek, mugimendu batek, ustekabean esandako zerbaitek, ahots tonu batek edo egoerako zerbaitek, eragina izan dezakete pertsona batez ditugun lehen inpresioetan, eta eragin berdina izan dezakete hitzetaz dugun pertzepzioaren kasuan ere, adibidez:.